<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?>
<!DOCTYPE topic SYSTEM "../../../../../../../lib/pkp/dtd/helpTopic.dtd">

<!--
  * 000000.xml
  *
  * Copyright (c) 2013-2019 Simon Fraser University
  * Copyright (c) 2003-2019 John Willinsky
  * Distributed under the GNU GPL v2. For full terms see the file docs/COPYING.
  *
  * Index Help Page 
  *
  -->

<topic id="TranslatorPlugin/topic/000000" locale="eu_ES" title="Itzultzailearen plugina" toc="index/toc/000000" key="TranslatorPlugin.index">
	<section>
		<![CDATA[<p>OJS 2.2 bertsioak itzulpen-plugin bat dakar, osatu gabeko itzulpenak osatzeko lana errazteko. Itzulpena hutsetik abiatuta egin daiteke, nahiz eta horrek lan gehiago eskatu hasieran (begiratu behean).</p><p>Orain OJSn erabilgarri dauden itzulpenak ikusteko eta zein itzulpen egiten ari diren jakiteko, irakurri <a href="http://pkp.sfu.ca/ojs-languages">OJS hizkuntzen</a> orria. Egiten ari diren itzulpenak direnean, zerrendan agertzen diren itzultzaileekin harremanetan jar zaitezke, lana nola doan jakiteko, ahaleginak koordinatzeko eta itzulpenarekin laguntzeko.</p><p>Plugina gaitzeko, hasi saioa Aldizkariaren kudeatzaile gisa, joan Erabiltzailearen hasierako orrira eta Sistemaren pluginetara; plugin orokorretan aurkituko duzu itzultzailearen plugina. Egin klik 'Gaitu' estekan. Plugina atzitzeko, itzuli Sistemaren pluginen orrira, korritu behera pluginera heldu arte, eta egin klik erabilgarri jarri den 'Itzuli' estekan.</p><p>Erabilgarri (dagoeneko instalatuta) dauden localeen zerrenda ikusiko duzu, eta hiru ekintza izango dituzu aukeran: 'Aztertu', 'Editatu' eta 'Esportatu'.</p>]]>
	</section>

	<section title="Itzulpena aztertzea">
		<![CDATA[<p>Itzulpena zenbateraino dagoen osatuta ikus dezakezu,'Aztertu' esteka sakatuta: falta diren locale-fitxategiak; dauden locale-fitxategietan falta diren gakoak; soberan dauden gakoak; luzera susmagarriko gakoak (zure itzulpena ingelesezko katea baino dezente luzeagoa bada); eta falta diren edo soberan dauden mezu elektronikoak kontrolatu ahal izango dituzu.</p><p>Locale-fitxategi bat falta bada, sortzeko eta itzultzeko (ingelesezko balio lehenetsien ordez zure hizkuntzako balioak sartzeko) aukera emango dizu pluginak. Bestelako errorerik badago, errore-mezua agertuko da, eta gaizki dagoen gakoa irekiko da eremu editagarri batean.</p><p><strong>Oharra:</strong> Hasieran harritu egingo zara zenbat locale-fitxategi falta diren ikustean: sistemaren plugin bakoitzak locale-fitxategi bat behar du bere interfazerako, eta ez badaukazu erabiltzeko asmorik ez daukazu itzultzen jardun beharrik.</p>]]>
	</section>

	<section title="Itzulpena editzatzea">
		<![CDATA[<p>Errorea non dagoen baldin badakizu, konpondu behar duzun hizkuntzaren izenaren ondoko 'Editatu' esteka sakatu behar duzu, eta gero locale-fitxategiaren ondoko 'Editatu' esteka (kontuan izan, locale-fitxategiaren izenean bertan klik eginez gero, zuzenean joango zara fitxategi horretara, eta deskargatu ahal izango duzu).</p><p>Locale-fitxategiko gako guztiak agertuko zaizkizu, ingeleseko balioarekin eta zure itzulpenaren balioarekin. Zuzenean edita ditzakezu zure itzulpenaren balioak, eta aldaketak gorde, itzulpenaren balioaren eremuan klik egin eta aldaketak egindakoan.</p><p>Aldatu nahi duzun gakoa zein den baldin badakizu (adibidez, "navigation.journalHelp"), sartu gako hori taularen goialdeko bilaketa-eremuan eta sakatu 'Bilatu': behar den lekura joango zara, eta gako hori kolore horiz nabarmenduta agertuko da.</p><p>Locale-fitxategiko gakoak ezaba ditzakezu, aldameneko 'Ezabatu' estekan klik eginda. Kontuan izan, hala ere, oraingoz ezin duzula gako berririk gehitu Itzultzailearen pluginarekin: gako bat ezabatzen baduzu eta gero berriro behar baldin baduzu, eskuz gehitu beharko duzu (hau da, zerbitzariko fitxategia editatuz).</p>]]>
	</section>

	<section title="Itzulpena esportatzea">
		<![CDATA[<p>Itzulpenak esporta ditzakezu 'Esportatu' estekan klik eginda, Itzultzailearen pluginaren orriko hizkuntza-izenetik: itzulpen horren locale-fitxategi guztiak konprimatuko ditu sistemak tar.gz pakete deskargagarri batean. Praktikoa da batez ere hizkuntza itzuli berri bat beste OJS edo OCS ingurune batera migratu nahi baduzu, edo zure aldaketak PKPri helarazi nahi badizkiozu.</p>]]>
	</section>

	<section title="Itzulpena hutsetik hastea">
		<![CDATA[<p>Itzultzailearen plugina itzulpen osoa hutsetik abiatuta egiteko erabiltzeak lan gehiago ematen du dagoeneko instalatuta dagoen itzulpen osatu gabe bat editatzeak baino. Eskuz sortu eta kargatu beharko dituzu locale-fitxategi nagusia (locales/[zure_HIZKUNTZA]/locale.xml) eta mezu elektronikoen txantiloi-fitxategia (dbscripts/xml/data/locale/[zure_HIZKUNTZA]/email_templates_data.xml), eta zure hizkuntza gehitu beharko duzu registry/locales.xml fitxategian, eta orduan zure hizkuntza agertuko da itzulpen editagarrien artean Itzultzailearen pluginean sartzen zarenean. Hori egindakoan, locale-fitxategi berriak gehitu ahal izango dituzu goian emandako azalpenei jarraituz, eta goiko bi fitxategi horik ere editatu ahal izango dituzu.</p>]]>
	</section>
</topic>
